\r\n\r\n
Halako presiopean Nafarroako Gobernuaren ezinak ere agerian geratu dira, egiatik erabat aparteko eztabaidan galduta bere buruaren defentsan jardun baitu Uxue Barkos lehendakariak ere. [Editoriala]
\r\nAlboz, batera, beste kontu bat ere ekarri du gaiak, Ahotsa.info hedabidearen aurkako kanpaina. Bere itxiera nahi dutela salatu du hedabide nafarrak.
\r\nBat egin du denboran NAIZ eta GARAk abiatu duten kanpaina berriak: \u00ab\u00bfY si no se cuenta? Kontatzen ez dena ez da\u00bb. Bigarren egunerako 100.000 lagun inguruko ikusi dute esperimentu sozialaren bideoa. Egiak baino kontakizunak agintzen duen garaietan ezinbestean kontuan hartzeko mezua.
\r\nElkarbizitzaren beharraz jantzitako hitz hutsen garai hauetan Donostia 2016k hasieratik erakutsi dituen ezinei azken autokolpe bat eman nahi izan diola dirudi zentsura praktika agerikoarekin. Irudia, adierazgarria:
\r\n\r\nIstorio asko dago, oraindik, berreskuratzeko, orain 80 urteko hildakoen bila jarraitzen duten eskelena eta ahanzturaren ganbaratik irten nahi duten Pasaiako badiaren moduko gertakariena, adibidez.
\r\nAzken asteotan barre dezente egin du mundu osoak AEBetako herritarrez, ia nola eman ahal dioten botoa Trumpi esanez...
\r\n\r\nEspainiarretaz barre egingo dugu guk... ez pentsa, ordea, gutaz ere beste batzuk barre egingo ez dutenik...
\r\nAsteburu on eta animo bidean zoaztenei! #366
\r\n\n