\r\n
Bazterrean den PPri behar ez lukeen zentralitatea oparitu dio Sabin Etxeak...\u00a0
\r\n...eta irudi bat, aste honetan berriro gure begitan berreskuratu duguna. Guardia Zibila, Bilbon, milaka herritarrek borondatez Sareri emandako 104.000 euroak konfiskatu eta hauek zenbatzen:
\r\nIzan ere, asteon jakin dugu Espainiako Auzitegi Nazionalak ez diola Sareri bere dirua itzuliko... Argitu egin behar omen dute nor den diruaren jabea egiz, Herrirarena izan daitekeelakoan eta ez Sarerena... Argi bada gauza bat, eurena ez dela, diru hori ez dela Guardia Zibilarena... Sarek herritarrei babesa eskatu die dinamikak duen diru beharrari aurre egiteko.
\r\n...eta asteari errepasoa ezin itxi, noski, Iru\u00f1era begiratu gabe... Zalaparta sortu baitu \u2018Errepresioari autodefentsa\u2019 izeneko dinamikak deitutako mobilizazioak. Ondoriorik latzena, hiru gazteren espetxeratzea eta hauei salbuespeneko legedia aplikatuz Auzitegi Nazionala sartzea tartean... eta gaiaz gehien irakurri dena,\u2018Pitu\u2019-k Info7 irratiko Talaiatik atalerako egindako hausnarketa... begiratzen hasita guztiari begiratu behar zaiolako:
\r\n\r\nBitartean, inguru hurbilean urrats esanguratsuak eman dira Katalunian eta Eskozian. Azken honetan, bigarren independentzia erreferenduma iragarri du Nicola Sturgeon eskoziar ministro nagusiak. Egun berean ezagutu genuen, gainera, 2014ko azaroaren 9ko galdeketaren harira Mas, Ortega eta Rigauri ezarritako zigorra. Inhabilitazioa ezarri zien hiruei, erabakiari eta independentziari bide eman diezaioken inhabilitazioa. [\u2018Inhabilitaciones que habilitan\u2019, Be\u00f1at Zaldua].
\r\nGurean ez da antzekorik, oraingoz, baina bide egin asmotan galdeketen lau olatu berri sustatu ditu Gure Esku Dago herri dinamikak. Igandean izango da lehena Tolosaldean, Oiartzualdean, Larrabetzun, Astigarragan eta Hernanin. Ia 150.000 biztanleko eremuan botoa emateko aukera izango da...
\r\n\r\n\r\n
\r\nPostdata:
\r\nAsteko errepasoa isteko gure buruari begiratzea proposatzen duen bideo bat. \u00abEz bazaitu samintzen, bietako bat zarenaren adierazle\u00bb esanez aurkeztu zuten lana. Asteburu on:
\r\n\n