Ikasle Euskaldun Eleaniztunak heztea helburu gida praktikoa kaleratu du Sortzen elkarteak. Eskolak eta herrien artean lantzeko Eskol Herrian Euskaraz proiektu honek Dima herriko eta Egia auzoko ikastetxeetako esperientzia praktikoak izan ditu oinarri.
Guzti honen abiapuntua duela 10 urte Kontseiluak hezkuntza eragileekin elkarlanean egindako Ikasle Euskaldun Eleanitzak Sortzen dokumentua du oinarri eta abiapuntu. Horixe azaldu du Olatz Egiguren, proiektuaren arduradunak, Xaloa telebistan.
Bide bat ireki nahi du Sortzenek gidarekin, tokian tokiko errealitate zehatzera egokituko dena, Euskal Herri osorako baliagarria. Euskal ikasle eleaniztunak sortu nahian, prozesua behetik gora egitea erabaki dute, goitik etorriko denari itxaron gabe. Hau dela eta, datozen aste eta hilabeteetan gidaren zabalapenari ekingo dio hezkuntza elkarteak.