Paul Jorgensen japonian bizi den hizkuntzalari kanadiar ospetsu bat da. Munduko hizkuntza ezberdinen inguruko ikerketa sakonak egiten ditu Jorgensenek eta izugarrizko erreferentzia duen Lang Focus blogaren egilea da.
Euskal Herriaren inguruko albiste eta bitxikeriak biltzen dituen About Basque Country blogak zabaldutakori jarraituz, aipatutako kanadiarrak euskararen inguruko bideoa argitaratu zuen joan den maiatzean. Euskara zer den, zein den bere lurralde eremua, bere historia eta jatorria eta abar datu plazaratu ditu Jorgensenek. Bideoak, gainera, hizkuntza ezberdinetan ditu azpitituluak, tartean, euskaran.