Lehen Hezkuntzan transexualitatea lantzeko ikasmateriala kaleratu du Chrysallis Euskal Herria elkarteak.
Identitatea eta gorputzari buruzko oinarrizko ezagutza lantzea da ikasmaterial honen helburua, aniztasuna ulertu ahal izateko. Identitatearen eta genitalen arteko harremanean jarri nahi da bereziki arreta ikasgai honetan. Orain arte eskoletan mutila=zakiladuna eta neska=bulbaduna ikuspegia izan da haurrei aditzera eman zaiena, eta hori ez da zuzena, ez duelako errealitatea bere osotasunean adierazten, haur batzuen izatea ukatuz, gainera. Material honen bidez argitu nahi da sexu-identitatea subjektibitatearekin lotuta dagoela, eta ez dela genitaletan aurkitzen. Eta agerian jarri egin nahi izan dugu badaudela zakila duten neskak eta bulba duten mutilak.