«IkasKilo» hezkuntza komunitatearen barraskiloa izango da. Hala azaldu zuten SORTZEN elkartearen ordezkariek atzo Iruñean egindako agerraldian. Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko jaia maiatzaren 21ean egingo dute, Iruñean. Aldaketekin dator 2017ko festa, izan ere, ikastetxe batek antolatu beharrean, auzolan erraldoia egin nahi dute egunaren egitarau guztia osatzeko. Hau horrela, 'Auzo Bizi Onaren Eskola' irudikatzea dute helburu. Horretarako Slow Eskola, Eleanitza, AberAniztasuna, NiZuGutzailea, SorBizitzailea, Adimozionala, AuzoEskoLan, Hezigune Sarea eta Hezkuntza Burujabetza oinarri izango duen eskola eredu berria eraikitzeko asmoa dute.