Jarduera Fisiko eta Kirol Zientzien Fakultateko talde kritikoko ikasle talde batek gaur egungo kirol eta jarduera fisikoaren inguruko hausnarketa egin du Euskal Herritik eta Euskal Herriarentzat zehaztutako eredu bat eraikitze bidean. Gasteizko 'Jarduera Fisikoen eta Kirolen Zientzien' graduko ikasketa ildoak bizi duen egoera zein den jakiteko asmoz ekin zioten ikasleek lanari.
Hiru atal nagusitan sakondu dute osatu duten txostenean. "Batetik, gaur egun kirolak eta jarduera fisikoak dituen ezaugarriak eta funtzionamenduaren azterketa. Bestetik, Jarduera Fisikoen eta Kirolen eredu teoriko berri baten oinarriak planteatzeko ahalegina. Eta azkenik, gauden egoeratik aurreko puntuan garatutako oinarri teorikora iristeko eman beharreko pausu praktikoak definitzea."
> Txostena irakurtzeko: klik hemen