Herrialde Katalanetako SEPC eta Galizako ERGUER ikasle antolakundeekin elkarlanean mobilizazio eguna antolate Ikasle Abertzaleek datorren otsailaren 23rako. Nazio gisa zapaltzen dituen LOMCE legeari planto egiteko deia luzatu nahi dute, bakoitza bere errealitate propiotik. Horretarako mobilizazio ezberdinak antolatu dituzte. Otsailaren 9an Herrialde Katalanetan, 16an Galizan eta 23an Euskal Herrian. Ezkerreko ikasle antolakunde independentistek adierazi dutenez, "herri bakoitzari dagokigun hezkuntza sistema propioa LOMCEri planto eginez eraikiko dugu, ere."