Iragan martxoaren 4an aurkeztu zen auzo eta herri ezberdinetako hezkuntza bilguneen topagune izan nahi duen Hezkuntza Plataformen Topagunea. Iragarri zuten bezala 'LOMCErik gabeko herriak' dinamika martxan jarri dute jada eta honetarako erabili beharreko bitarteko guztiak sarean hedatu dituzte.
Harremanetarako hezkuntzaplataforma.topagunea@gmail.com helbidea ireki dute.