Bigarren Hezkuntzako teknologia irakaslea da Dalia Rosagarai Arizala, Nafarroan. Gaztelera, ingelera, alemaniera eta euskara gaitasun-tituluak ditu, hau da, klaseak lau hizkuntza horietan emateko gaitasuna du. Hala ere, Nafarroan espezialitate bakoitzean segregatzaileak diren bi zerrenda daudenez, diskriminatuta dago.
Salaketa hori egiteko gutuna idatzi zuen Noticias de Navarra egunkarian. Bere istorioa bolo-bolo zabaldu da eta horregatik bere egoera azaltzeko bideo argigarria egitea erabaki du.
Zerrenda bakarraren alde manifestazioa deitu du Kontseiluak larunbat honetarako, Iruñean. Nafarren eskubideen berdintasunaren aldeko mobilizazio hau 12:00etan abiatuko da autobus geltoki zaharretik.