Gipuzkoako Eskola Txikiak adin aniztasuna bultzatzen duten tamaina txikiko eskola publikoak dira, landa eremuan kokatuta daude eta hiru ezaugarri horien ondorioz kalitatezko hezkuntza ona bermatzeko aukera ugari eta anitzak dituzten eskolak dira.
Eskola txikiak bezala ezagutzen direnak auzo eta herrian kokatzen diren eskola bakarrak dira, publikoak, euskaldunak, adin aniztasun aberastasun iturri dute, inguruarekiko interakzioan ari dira, gertukoak, atseginak, erosoak, herriarekin/auzoarekin erabat lotutadaude, guztion eskola izan nahi dute, ikasle guztiak irakasle guztionak dira eta herri txikitik mundu zabalera begira daude.
1988urtean “eskola txikiak bizirik” lelopean ospatu zen lehenengo festa Bidegoianen. Urtero, ekainaren bigarren igandean, Gipuzkoako herri txiki batean gogoratzen dute herriak eta eskolak elkarren beharra dutela bizirauteko “Eskola Txikiak bizirik herri txikiak bizirik” lelopean. Hasiera batean herri bakoitzak bere kanta asmatzen bazuen ere, gaur egun Pirritx, Porrotx eta Marimotots-ek egindako kanta bera erabiltzen dute urtetik urtera.
> Aurreko urteetako kantu guztiak: klik hemen