30 urte beteko ditu Bizkaiko Urtxintxa Eskolak ikasturte honetan. Balioen kolorez zer margotu, nork koloreztatu zain. Proiektu berriak marrazten eta kolore berriak nahasten jarraituko dute garai aldakor hauetan. Honetarako, eskolak duen sostengua ezagutzea beharrezkoa da, zenbat bidelagun, zenbat margolari euren inguruan.
Horrexegatik abiatu dute Urtxintxakide Kanpaina: URTXINTXAZ BLAI. Mundua koloretan. Hitz hauek baliatuz, Urtxintxako bazkide egitera animatu nahi dute jendartea.
Bide horretan, aisialdia eurekin koloreztatzera animatzen zaituzte. "Jendarte aske bat eraikitzeko ametsak marraztu eta koloreztatzea denon zeregina baita", azpimarratu dute.