Xabier Durruti

Gaur egungo teknologia, nola erabili euskaraz?

Pexels-photo-207691
hitzaldiakiparraeus

Gaur egun telefono mugikorrak eta tabletak ordenagailuak baino gehiago erabiltzen dira, horrela adierazi du StatCounter web zerbitzuak bere azken txostenean. Kalean, lanean, etxean edozein lekutan erabiltzen dira. Gure esku tartean dugun gailu mota hauek erraztasun handiak ematen gaituzte: kamera digitala dute, GPS-a erabil daiteke, erosketak bertatik egin ahal dira... 


Euskararekin lotuta, ba al dakigu gailu hauek euskaraz konfiguratzen? euskaraz erabili al dira? horrela izanez gero, ba al dakigu nola adierazi, interneten nabigatzen ari garenean, euskaraz egiten ari garela?... orokorrean gai honetan ez jakintasun handia dago eta oso garrantzitsua da zeren eta konfigurazio txiki bat eginez gero, egunero adibidez, internet erabiltzen, pentsatzen dugun baino gehiago, euskara sustatuko genuke.


Martxoak 15, Hendaian, iparra.eus-ek hitzaldi bat egingo du gai honi buruz, helburua, jendeari jakinaraztea gaur egungo teknologia euskaraz nola erabiltzen den erakustea da, baita onurak eta alde onak zeintzuk diren ere. 

Hitzaldiei buruzko informazio gehiago jakin nahi baduzue sakatu hemen eta hurrengo astean, Hendaian, egingo den hitzaldiari buruzko informazio gehiago jakin nahi baduzue, sakatu hemen.