Bidaiatzerakoan, liburutegi edo hotel batean gaudenean adibidez, Wi-Fiaren bitartez Internetera konektatzen gara, normalean pasahitza ematen digute konexioa egiteko, beste batzuetan aldiz, erregistratu behar gara, galdera da, fidagarriak dira konexio mota hauek? seguruak dira?.
Honi buruz ikertzen egon naiz, hiru Wi-Fi puntu desberdin erabili ditut ikerketa hau egiteko, hiruretan emaitza berdina izan dut, nire datuak arriskuan egon dira momentu guztian eta pribatutasuna ere, hau da, Interneten egiten den guztia aztertu daiteke.
Lehenengo kasua – Wi-Fi puntu batera konektatu (segurtasun gabekoa).
Bilboko parke publiko batean Wi-Fi seinaleak bilatzen hasi nintzen, zerrenda oso luzea zen, gehienak segurtasun pasahitza erabiltzen zuten konexioak egin ahal izateko, bakarrik bat topatu nuen segurtasunik ez zuena, beraz, konektatu nintzen.
Sartzerakoan segidan internetetik nabigatzeko aukera eman zidan, hortik aurrera ikertzen hasi nintzen, horretarako segurtasun informatikoan erabiltzen dudan aplikazio bat martxan jarri nuen, nire datuak eta pribatutasuna arriskuan bazeuden ikusi nahi nuen.