Joseba Leizeaga naizplus blogak

Adierazpen askatasunari Ateak Ireki

Ateak Ireki hedabide herrikoi ta euskalduna itxi digute. Tomás de Torquemadaren oinordekoek, inkisidoreek, España zentsuratzaileak, adierazpen askatasunaren aurkako eraso berri bat burutu du. Ateak itxi dizkigute, begiak itxi, informazioaren beldur direlako, Ateak Irekik egindako lan paregabeak, beraiek ezarri nahi diguten informazioaren zikiratzea indargabetu duelako; baina, ateak irekitzen dituenari ateak itxi nahi dizkionak jai dauka. Ibai bat inoiz itsasotik iturrira joango ez den bezala, Euskal Herriak, ateak ixten dizkiotenetik banandurik, inkisiziotik at, bere bidea egin beharra dauka. Oraindik korneta hotsen erritmora dabiltzan eta konponbiderako paralizatuta dauden horiek, garailearen plantak eginaz bere burua garailetzat hartu duten horiek, ez dira ohartu hori bera beraien porrotaren adierazle garbia dela, garaituak izan direnaren adierazle. Oraindik korneta hotsak eta ereserki militar hispanikoak, bere buruetan entzuten dabiltza, musika aspaldi amaitu dela ohartu gabe, ez dute mugitu nahi izan, dagoeneko ez dago eserlekurik eta aulki gabe zutik gelditu dira. Noiz arte jarraitu behar dugu dantzan musika eta jokoa aspaldi amaitu badira? Mugitzen ez denak ezin du mugitzen dena gelditu. Galdu dute, musika aspaldi amaitu da.
Elkartasunezko besarkada bero bat, Apurtu hautsi zutenean Ateak Ireki zenituztelako. Askatasunak ez baitu mugarik.