Joseba Leizeaga naizplus blogak

Frankismoaren zigorgabetasuna

Españako demokrazia ustelaren oinarriak, egungo sistemaren oinarriak, frankismoan daude. 1945ean, II Mundu Guda amaitu ondoren, garaile aliatuek, gudaren galtzaile izan zen Nazismoa epaitu zuten Nürnbergeko auzian. Nahiz eta ez zen sakoneko epaiketa bat izan, munduaren aurrean Nazismoaren krimenak epaituak izan zirenaren sentsazio orokorra gelditu zen. Frankismoaren krimenek, berriz, inoiz ez dute inolako epaiketarik izan, Amnistiaren Legearen babespean, zigorgabetasuna ofizialki lege bihurtu zuten eta. Argentinako epaitegiek, ordea, nazioarteko legediaren babesean, Españaren zigorgabetasunaren aro beltz honi amaiera emateko ahalegina abiatu dute. Frankismoaren krimenei dagokienez Españaren zigorgabetasuna agerian gelditu da. Halere, orain arte ez dute inolako zigorrik jaso, saria baizik; eta Argentinaren eskaerari Españako Gobernuak emandako lehen erantzunak argi uzten du hori ez dela gehiegi aldatuko, baina, jadanik ez dute orain arteko lasaitasuna. Dena dela, ustezko demokrazia garaiko borrero eta torturatzaileek zigorgabetasun berbera dute, iragan astean GALindo generalari eman zioten baldintzapeko askatasun mingarriak erakusten duen bezala.

Españako demokrazia ustela (Aurrez argitaratutakoak)