Joseba Leizeaga naizplus blogak

Mehatxuen gainetik INDEPENDENTZIA

Orain arte, independentziarako arrazoi negatiboak adierazteko erabiltzen nabilen irudi bilduma zehatz honetan, arreta osoa Españaren gain jarri dut, Españaren irudian irudikatu dut, mugaz bestaldeko euskaldunek, eta guk haiek bezala, noski, guztiz adieraziak aurkitzen ez ginelaren jakitun. Frantziak, Españak besteko arrazoi negatiboak eskaintzen baitizkigu, haiekiko harremana aldatzeko. Baina, Españarekin hasi nintzen, eta inertziak honaino ekarri gaitu. Gaurtik aurrera, gure lurraldetasuna eta testuinguru administratiboa aintzat hartzen dituen aldaketa abiatu dut.