Joseba Leizeaga naizplus blogak

Urquijo eta Españaren jazarpena, independentziarako beste zio bat

Hamaika zio ditugu independentziarako, neurri ezberdinean, baina guztiak garrantzitsuak. PPk Carlos Urquijo, "Ur Quijote", Eusko Autonomia Erkidegoan Gobernuaren Ordezkari izendatu zuten unetik, ahoa zabaltzen duen bakoitzean Euskal Herriaren independentziarako zio berri bat eskaintzen digu, oraindik, inork, independentziaren egokitasunaz zalantzak baldin baditu argitzen laguntzeko. Eta zuk, ba al duzu gertatzen ari den guzti honen inguruan zer esatekorik? Zure iritzia ere garrantzitsua da.