Jostari blog naiz

Gazte Danbadoia Gasteizen!

Otsailaren amaieran sartu gara, martxoa berehala hasiko da eta denbora zeinen azkar doan kontuan izanda, ziur martxo amaiera ere berehala helduko dela. Horrekin batera izango da Gazte Danbada ere, eta hainbat herritan giroa berotzen hasi dira dagoeneko. Begira bestela Topatu.info-n zer argitaratu duten Gasteizko gazteen inguruan:

Urduñan ospatuko den Gazte Danbada-ri begira, Gasteizen Gazte Danbadoia burutuko dute martxoaren 16an egun osoko egitarauarekin.