Jostari blog naiz

Itxura berria estreinatu du IKASLE ALTXA atariak

Itxura berrituarekin dator Gasteizko ikasle mugimenduaren ikaslealtxa.info ataria. Hasierako orrian hezkuntza arloko berriak eta mobilizazioak ikus daitezke, baina aukera gehiago ere eskaintzen ditu atari berriak.

Otsailaren 1ean Gasteizko ikasle mugimendua indartzeko egindako bilkuratik sortu zen "ikasle altxa!" dinamika eta horren baitako egitasmo komunikatiboa da hizpide dugun atari digitala. Mugimenduko partaideen arabera, "bereziki otsaila eta martxotik aurrera hasiko da mugimendu honen lehen eztanda handia." Hargatik, informazio gehiago edo dena delakoa jaso nahi izanez gero berriemaile@gmail.com helbidera idazteko, eta bereziki ikaslealtxa.info web guneari adi egoteko gonbitea luzatu dute.

Badirudi Gasteizko ikasleak ez direla komunikatzeko gogoz dauden bakarrak. Izan ere, Leioako Campuseko ikasleek ere ostegun honetan aurkeztuko dute Leioatik! deituriko egitasmo komunikatiboa. Honats aurrerapen bideoa: