Jostari blog naiz

Nekazari gazteak, oraina eta etorkizuna

Zenbaten burutik ez ote da pasa nekazaritza gure arbasoen kontua zela? Gaur egun nahi adina barazki, nahi dugunean eta nahi bezala topatzen ditugulako supermerkatuan? Bada, ez da horrela. Gurean ere badira bertako nekazaritzaren eta bertako produktuen salmentaren alde egiten dutenak, tartean gazteak ere bai. Topatu.info gazte egitasmoak horietako batzuekin egon da honako bideo erreportajea osatzeko:

Jon Martinez Soraluzekoa da, eta bikotekidearekin batera egitasmo integral bat diseinatzen ari da nekazaritzaren munduan. Oraingoz, fruta arbolak dituzte eta mermeladak eta zukuak egiten dituzte. Nerea Arrizabalaga itziartarrak, berriz, ahizparekin batera etxekoen ogibideari segi dio, eta baratzeko produktuak saskien bidez saltzen dihardute. Atxondoko Kike Bilbao ere nekazaritzaren munduan sartu nahian dabil beste lagun batekin batera, eta Nekasarearen bidez 20 familiari barazki otarrak banatzeari ekin diote biek.