2001. urtean sortu zen Toil izeneko proiektua, eta ordutik taldekide aldaketa asko bizi izan baditu ere, abeslari berriaren sarrerarekin hartu du taldeak Liot izena, garai berri bati ateak zabalduz. Hardcore doinuz aritu ohi den taldearen izenaren aldaketa kantu aurrerapen batekin iragarri dute, bideoaz lagunduta. Abenduan "errepidean" izango direla dio bideoak amaieran, eta pentsatzekoa da disko berri bat ere ekarriko duela errepidera itzultze horrek.