Beñat Zarrabeitia

Behobia-Donostia lasterketan erabiltzeko kamisetak atera ditu Herrirak

 

Azaroaren 11an ospatu da aurtengo Behobia-Donostia lasterketa. Azken urteotan ohikoa izan da hainbat partaideren aldetik euskal preso politikoei erreferentzia egiten dieten kamisetak eramatea.

Aurtengoan, Herrira mugimendutik, honako proposamena luzatu diote horretarako prest dauden korrikalari guztiei. Denok kamiseta berdina eramatea, non presoen herriratzeaz eskatzeaz gain urtarrilaren 12ko manifestaziorako deialdia izango duten kamisetek.


Herrira arduratuko da kamisetak atera eta banatzeaz. Horretarako honako azalpenak ematea beharrezkoa ikusi dute. Neurriak honakoak izango dira:

Neskak: : S, M, L

Mutilen kasuan: S, M, L, XL

Eskaerak modu ahalik eta bateratuenean egitea eskatzen da: Kuadrilaka, taldeko, herrika, auzoka e.a.


Prezioa 10 eurokoa izatea proposatzen da. Eskaera egitean zehaztu kamiseta kopurua, neurriak eta herria. Bidali zuetako baten telefono kontaktu zenbakia.


Eskaerak egiteko helbide elektronikoa: gipuzkoa.kude@herrira.org