Beñat Zarrabeitia

"Emakumezko kirola ez al da kirola?" eztabaida

 

Iruñe Astitzek bere blogean egindako hausnarketa Marakana Txikira ekarri nahi izan dugu. Emakumezkoen kirolak duen oihartzun mediatiko apurraren inguruko saiakera egiten du egileak. Eta nola ez, hemen badugu ere eztabaidako tartea eta ekarpenak biltzeko beta.

Lotura

Hemen artikulu osoa

""Emakumezko kirola ez al da kirola?

Asteburu honetan Espainiako saskibaloiko erreginaren kopa jokatu da. Bertan 4 taldek parte hartu dute; goi mailako 40 jokalarik baino gehiago, tartean, munduko txapeldunak, olinpiar jokoetan partaide izandakoak… ; 4 entrenadoretik gora eta beste hainbeste epaile eta arbitro.  Harmailak goitik behera eta behetik gora beteta zeuden.

Final laurdena lehenengo, bi partidu. Finala ondoren, partidu bat; garaile bat. Beti garaile bat egon behar du horrelakoetan, ez da hala?

Ez nator koparen analisia egitera, ezta garailearen inguruko edota finaleko zein bestelako norgehiagokoak aztertzera ere. Oinarrizkoa den gai bati buruz hitz egiteran nator.

Arratsaldeko hirurak dira eta egunero bezala albistegiek nagusitasuna hartzen dute kate ezberdinetan. Albiste bat, beste bat, erreportai bat, zuzeneko konexio bat.. kirolen tartea hurrena. Futbola, futbola, futbol gehiago, saskibaloia, txirrindularitza, eskubaloia.. Eguraldiaren tarteak jarraitu dio gero kate gehinetako albistegian.

Ez dut nire aurpegia ispiluan begiratu, ezta mugikorraren edota portatilaren pantailaren isladepenean begiratu ere. Baina ez dut dudarik sekulako amorru aurpegia nuela momentuan.

Kirolak izan ohi dira, eta dira (ohi gabe, azkenaldian) kate askotako albistegien apustua, hauek abistegiekiko independientea den espazio baten modura aurkezterako edota ia-ia luzeera berdineko tartea izatera pasatuz.

Ez. Gaur ez dut albistegien edota telebista kateetako edukien inguruko hausnarketa bat egingo.

Aitzitik esan bezala, asteburu honetan Espainiako saskibaloiko erreginaren kopa jokatu da.  Albistegien kiroletako atalean zakilak hemendik hara, eta handik hona; espazioa aurkezten zein baloi bati jarraika edota txirrindula bateko pedalei eragiten.

Non daude saskibaloi, futbol, eskubaloi edota bestelako taldeen emaitzak? Eta hauen partiduen edota lasterketen berri nola izango dugu?

Edo agian zerutik eroriko zaizkigu, edota telepatikoki mezu bat jasoko dugu Bera-Berak; Hondarribia-Irunek; Errealak edota Lagunakek adibidez egiten dutenaren berri? Oraindik denbora luze eman beharko dugu egunkarietan kirol atalean futbolaz aritzean gizonezko futbolaz irakurtzea eta “emakumezko futbola” irakurri behar izatea beste atal baten moduan?"

Iruñe Astiz @arkkuso