Ni Euskalduna blog naiz

Ni Euskalduna! Ni Andoaindarra!

Zenbat pezeta irabazten zituen astean Carmenek fabrikan? Eta zergatik? Tela fabriketan, morroi, eskopetak egiten eta papeleratan, egiten zuten lan garaiko andoaindarrek.

Andoain herri euskalduna al zen? Eta zer diferentzia dago gaur egun eta garaiko kaleko hizkuntzaren artean?

Marcial, Carmen eta Benjamin Andoaingo "San Juan Bautista" erresidentzian elkarrizketatu nituen hiru andoaindarrak dira.

Frankismo garaiko istoriotxoak kontatu zizkidaten, gosea, estraperluko Nafarroatik Gipuzkoara zetorren trena, razionamentuko kontuak eta beste istoriotxo gehaigo.

San Juanak ospatzeko modua eta andoaindar famatu batzuen bitxikeri eta istoriotxoak ere kontatu zizkidaten. Zer estaen zion Isidro Langarak bere amari? Ikus ezazu bideoa eta jakin ezazu!

Mila esker Marcial Belamendia, Carmen Gaztañaga, Benjamin Galicia, Alaia eta Andoaingo "San Juan Bautista" erresidentziari.

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez