Ni Euskalduna blog naiz

Ni Euskalduna! Ni Astiartarra! (2)

Sagardoaren herrian ez genuen sagardoaz asko hitz egin Francisco Javier Ayestarán, Pedro José Sarasola eta Asunción Loidirekin, baina beste gauza interesgarri asko kontatu zizkidaten:

Donostiako auzoa izan zela, José María Setién bertan bizi dela, nondik dator Astigarra hitza... eta istoriotxo gehiago.
 

 

Oso ondo pasa nuen Asunen irribarreekin eta kontatu zizkidatenekin. Ikus ezazue bideoa eta ezagutu itzazue Astigarragatik bueltatxo bat ematera gonbidatzen gaituzten 3 aiton-amon astiartar hauek.
Baina nire Astigarragako bisita ez da hemen bukatzen, Jose Angel Landak ere bere herriko oroitzapenak kontatzen dizkit bideo honetan.
Mila esker Francisco, Pedro, Asunción eta Astigarragako Zaharren Egoitzari!

http://nieuskalduna.metroo.es-ren bidez