Ni Euskalduna blog naiz

Ni Euskalduna! Ni Elantxobetarra!

Bizkaiko kostaldeko herri politenetariko bat da Elantxobe. Hara joan nintzen bost elantxobetarrekin hitz egiteko prest. Gauza pila nituen herri txiki honi buruz galdetzeko. 

Madalenetako festak, Elantxobeko festak zirela uste nuen baina Xabier, Damian, Libe, Jon Kepa eta Raulek ondo azaldu zidaten hain famatuak diren festa hauek , berez, Bermeoko festak direla eta Izaro irla ez galtzeko Elantxobera bazkaltzera joan behar direla. Istripu asko egon dira urteetan zehar eta badira urte batzuk Elatxoben txosnak galarazita daudela egun horretan.

Elantxobeko benetako festak San Nicolas eta San Pedro egunean ospatzen dira. Baina Elantxobek hamaika gauza interesgarri eta bereizi ditu eta bost elantxobetar hauek bideoan azaltzen dizkigute.

Nolakoa zen Ibarrengelurekiko erlazioa? Turismoa garrantzitsua al da elantxobetarrentzat? Ba al dute herriko abestirik?

Mila esker Xabier, Damian, Libe, Jon Kepa eta Raul!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez