Ni Euskalduna blog naiz

Ni Euskalduna! Ni Mendarotarra!

Ba al zenekien 1983.urtera arte errekak banatzen dituen bi auzoak inguruko herrietan zituztela udaletxeak? Batak Elgoibarren, besteak Mutrikun. Gaur egun Mendarok udaletxe propioa du eta auzoen artean zeuden liskarrak gutxitu dira. Ala ez?

Ziur Mendaroko txokolatea bi auzoak batzen zituela, baina badakizu Mendaroko txokolatea gaur egun famatua eta garestienetariko bat dela, baina lehen egunero jaten zutenez Saint Gerons, Elgorriaga edo Zahorretakoak jatea desiratzen zutela?

"Mendaron asko disfrutatu dugu" diote Mertxe Mugerza, Maribel Lazarbaster eta Mariasun Blaciak, Mendaro ezagutzeko aukera ematen diguten hiru mendarotar. Milesker hirurei eta Mendaroko zaharren egoitzari!