Dabid Lazkanoiturburu
Dabid Lazkanoiturburu
Nazioartean espezializatutako erredaktorea

Marra gorriak Errusia zurian, Trump eta Zelenski

Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea AEBetara joan berri da bere «bake-plana» aurkeztera. Errusian barrena erasotzeari baimena lortzea duen ‘bake’-plana.

Plana aztertzeko prest azaldu berri den Vladimir Putin Errusiako presidenteak agindutakoa bete omen du, bere betiko erara, eta arma atomikoak dituen edozein herrialde baten babesarekin, etsai batek Errusiari arma konbentzionalekin erasotuko balio, Errusiak arma nuklearrekin erantzuteko ‘eskubidea’ bermatuko zion dotrina militarra aldatzeko erabakia iragarri du.

Errusiak Ukrainari egiten diona ezin du, omen, Ukrainak Errusiari egin.

¿Azken? lerro gorria Errusia zuria berpiztu duen zar ‘bakezalearen’ ahotik.

Joe Biden AEBetako presidente eta  ahate hankamotz eta senilak ez omen dio bere ATACMS misilak Errusiako Armadaren erretagoardiara jaurtitzeko baimena eman. Hori bai, beste 8.000 milioi dolar eskaini dizkio laguntza militarrean.

«Merkatal gizonik bizkorrenatzat’ duen Trump presidente ohiak Zelenski hartu du azkenean eta gerra amaitzeko adostasuna agertu omen dute biek.

Zein gailenduko litzateke Trump Etxe Zuria bueltatuko balitz? Putinen misil falikoak maite duen magnatea ala 2016-2020an ikusi genuen agintari prebisiblea

Bilatu