GAZTELERAZ HEMEN: el billete de 20 euros
Irakasle batek bere patrikatik 20 euroko billetea atera eta ikasleei galdetu zien: “Zeinek nahiko luke billete hau?” Ikasle guztiek batera besoa altxatu zuten.
Orduan irakasleak billetea hartu eta esku artean pilota bat egin arte zimurtu zuen. Iskina batean pixka bat apurtu ere eta berriro galdetu: “Nork jarraitzen du nahi izaten?” Ikasle guztiek altxatu zuten berriro eskua.
Azkenean lurrera bota eta behin eta berriz zapaldu ondoren, berriro galdetu zien: “Oraindik ere billete honen jabe izan nahi duzue?” Denek baiezkoa eman zioten.
Orduan irakasleak esan zien:
“Gaur zerbait garrantzitsua ikasiko zenutela espero dut. Nahiz eta billetea zimurtu dudan, zapaldu eta lurrera bota…bazenekiten bere balioa ez dela aldatu, 20 eurokoa izaten jarraitu duela.
Bizitzan zehar askotan mina egiten digute, batzuk arbuiatu egoten gaituzte eta egoera batzuk zanpatuta uzten gaituzte, lurrean botata utzitako bola bat bezala utzita. Ezer balio ez duzula sentitzen duzu, baina gogoratu , maite zaituzten pertsonentzat zure BALIOA ez dela INOIZ aldatzen. Zure unerik okerrena dela sentitzen baduzu ere, zuk balio bera duzu, nahiz eta erabat zanpatuta sentitu”
.
TTiKLiK! Taldea