[más abajo en castellano]
Gaitza eta gogorra izan ohi da haur txikiak eskolan hasten direneko unea. Iruñeko Txantrea auzoko Egunsenti eta Izartegi udal haur eskoletako guraso eta hezitzaileekin elkartu gara pendiz malkartsua apur bat leuntzeko gomendio bila. Haien arabera, gurasoekiko banaketa umearentzat, familiarentzat eta hezitzaileentzat ahalik eta egokiena eta gozoena izan dadin, moldaketa-aldia lasaitasunez, konfiantzaz eta gardentasunez egitea da gakoa.
“Gero gauzak ondo joan daitezen, orain pasatu beharreko momentu gogorra”. Horrela deskribatzen du Iker Juarezek egokitzapen-garaia. Ibai, 11 hilabeteko bere semea Iruñeko Txantrea auzoko Izartegi haur eskolan hasi berria da, eta hamar egun daramatza moldaldian.
Egoki-tzapen garai honetan gurasoengandik —atxikimendupertsonengandik— bereiziko da haurra; espazio berri batean geldituko da; eta bizitzaren lehen urte hauetan objektuen kontzientziarik ez duenez, umeak usteko du bere begien aurretik desagertu dena —gurasoa— agian ez dela berriro agertuko, eta ondorioz, une gogorra izan ohi da umearentzat.
Haurrak lotura afektiboa hautsi dela sentitzen du, eta horrek etengabeko negarra ekarri ohi du, sentimendu hori kanporatzeko duen modu bakarra baita negarra. “Gogorra” eta “zaila”, beraz. Hazi Hezirekin Izartegi haur eskolan bildu diren hezitzaile eta guraso guztiek hitz horiek erabili dituzte egokitzapen-garai hau deskribatzeko. Aldapa leuntzeko, eta egokitzapena haurrarentzat, familiarentzat eta hezitzaileentzat ahalik eta samurrena izan dadin, “lasaitasuna” eta “konfiantza” dira gakoak, Edurne Lekunberri auzo bereko Egunsenti haur eskolako hezitzailearen arabera: “Hezitzailearekiko konfiantza hartu eta gurasoak lasaitzen direnean, orduan haurrak ere lasaiago egoten dira”.
Leire Lopezek “umea sufritzen ikusteko beldurra” zuen Izadi, 8 hilabeteko alaba, Egunsentin hasi behar zen unean. Dulantz alaba nagusia ere haur eskola berean ibilia zen, baina “nahiz eta lekua eta hezitzaileak ezagutu, eta euren filosofia guztiz konpartitu, beldurrez etorri nintzen”. Ainhoa Saizek hasperen etsi batekin deskribatu du hamar eguneko egokitzapen-esperientzia hau; Haizea eta Izaro, 13 hilabeteko alaba bikiak haur eskolan hasteko lasai eta gogotsu zegoen Ainhoa, “baina lehengo egunean harrituta gelditu nintzen nire sentimenduengatik, Ainhoa berri batekin topatu nintzen”, dio, oraindik ere azala oilo ipurdi jartzen zaiolarik, lehen egunetan ume guztiak, bereak barne, negarrez gelditzen zirela gogoratzean.
Banaketa garaia, seme-alabentzat bezala, gurasoentzat ere gaitza da, Ikerrek dioen eran, “gehien maite duzuna ezezagunen esku uzten duzu”, eta, kasu askotan, gainera, gurasoek nahi baino azkarrago utzi behar izaten dute umea haur eskolan, lan-egutegiak horretara behartuta. Baina hezitzaileentzat ere pasatu beharreko esperientzia hau ez da erraza izaten. Ines Zazu maistrak hamar urte daramatza haur eskolan lanean, baina beretzat ere hasierako une hau ikasturte osoko garairik gogorrena da, eta bat datoz Edurne eta Ana Araujo hezitzaileak ere. “Momentu zaila da —dio Anak—: gurasoek bizi duten larritasun hori jasotzen dugu. Haurrarekin egon behar dugu hezitzaileok, baina familiak ere zaindu behar ditugu, haiek lasaitu eta konfiantza sortu”.
Haurra egokitu beharrean, familiari egiten zaio harrera
Egokitzapen garaiaren helburua ez da umea eskolara ohitzea, [Jarraitu Irakurtzen...]
--------------------------------------------------------------------
--------------------------------------------------------------------
Preparar a los niños para el periodo de adaptación
Después de un verano de piscina, playa, excursiones al campo y comidas fuera de casa, llega el primer día de clase y a todos los niños les cuesta volver a la rutina. Es por ello, que el periodo de adaptación se vuelve imprescindible porque lo más habitual es que los niños no quieran entrar en el aula por mucho que su maestra los reciba con una sonrisa de oreja a oreja.En todas las aulas de infantil vemos niños que se agarran a la pierda de su madre, que lloran y se resisten a separarse de la figura de apego. En estos momentos de separación, el niño necesita sentir más que nunca el amor de sus padres y tener la seguridad de que aunque no están presentes, me siguen queriendo y aunque se van volverán. El niño necesita entender que aunque sus padres le dejan en un lugar nuevo con personas que no conoce, no quiere decir que se olviden de él ni que dejan de quererlo.
El niño llora cuando entra en el aula