ttiklik blog naiz

Hiru gehiago eta nahiko-Sólo tres bocados más

En castellano: SÓLO TRES BOCADOS MÁS


 

sincomer6


Haurrak txiki txikitatik hasten dira beraien guraso edo zaintzaileek dituzten jateko ohiturak barneratzen. Honek dakartzan inplikazioak ulertzeko gai izan gabe ere. Gai garrantzitsua da, haurtzaroan barneratzen baitira komunitateak dituen jateko ohiturak. Hau honela izanda, hainbat janarietarako gustua edo errefusa familia testuingurutik datorrela garbi dago. 

Kasu askotan helduen jokaera presio, xantaia, manipulazio, konparaketa, sari edo zigorretan oinarrituta egongo da. Haurrak hobeto elikatuko dira atmosfera emozional positiboetan. Elikagai batzuk mugatzeak, beraienganako desioa handituko du eta jatera bultzatuz berriz, beraienganako interesa gutxitu.

Gai honekin jarraituz, badaude hainbat datu guraso edo hezitzaileek gure haurrak "berezko autoregulazio seinale"-etatik harantzago jatera behartzen ditugula esaten dutenak, hau da, beraien beharretatik harantzago.

Just three more bites” (“Hiru gehiago eta nahiko”) izeneko ikerketa baten bidez jakin izan dugu (2007), maila sozioekonomiko desberdinetako 142 familiatik %85ek beraien umeek gehiago jan zezaten ahalegina egin zutela. Hemendik %38ak behar baino edo bakarrik egonda jango lukeena baino gehiago jan zuela ondorioztatu zen. Eta orokorrean %83k beraien gosearen gainetik jan zutela. Datu kezkagarriak dira, haur gizentasun tasak kontutan izanda.

Hilabete bateko haurtxo batek, hartzen dituen kaloria guztietatik %25a erabiltzen du hazteko; normala da, urte betean duen pisua hirukoiztuko baitu. Baina haur honek urte bete dituenean, kalorien %3a bakarrik erabiliko du horretarako. %3a nahikoa izango du bere hazkundea motelagoa baita hemendik aurrera eta beraz posible da bere jateko goga ere txikitzea. Honek guraso eta zaintzaileak galduta sentitzera eramanten ditu. Ehuneko hori (%3), pubertaroan bakarrik haziko da (%1) eta garai hori pasatakoan berriko jaitsiko da.

Haur askok 18-24 hilabete aldera janariarekiko exijentzia maila handitzen dute. Une horretan  European Food Information Council (EUFIC)ek dioen bezala "borroka luze bat" hasi ohi da zaintzaile askorentzako. Frutak jaten zituzten haurrak, elikagai horiek errefusatzen hasiko dira adibidez. Beste batzuk  “neofobia” (elikagai berriak errefusatzea) garatuko dute. Azken hau bereziki estresagarria den egoera izaten da, zaintzaileek modu batera edo bestera haurra dieta osasuntsu bat eramatera bultzatu nahi dutelako. Askotan, intentzioa ona izan arren, bidea ez da izaten egokiena.

Normalean ematen diren jokaerak:

1.- Haurrari jan dezan errepikatu eta
2.- haurrei elikagai mota batzuetarako bidea moztu.

Jokaera hauek ordea, nahi ez diren emaitza batzuk ekar ditzakete: 

1.- gain-elikadura
2.- nazka eta
3.- debekatutako elikagaietarako gehiegizko interesa.

Proposamena beraz, haurrak hartzen dituzten kaloriak "auto-erregulatzen" uztea da; batez ere fruta eta barazkiak emanez. Indarra erabiltzea ekiditea, eta haurrek goserik ez badute platera bukatu gabe uztea posible izatea. Haurrek ez dute beti kantitate berdina jaten, beraz posible da egun batetik bestera beraien gosea aldatzea. 

Aholkua

Jateko garaia atsegina egin

Haurrak jaten ez badu, ez dadila gaiki sentitu

Haurra osasuntsu diren elikagaien aurrean jarri (frutak eta barazkiak adibidez)

Ez eman amore

Ez mugatu elikagai batzuetarako bidea

Ez behartu ezer jatera

Neofobia erabat normala da

Ez erabili energia askoko janariak sari gisa eta berdura edo frutak zigor bezala

 

**Grupo de Revisión, Estudio y Posicionamiento de la Asociación Española de Dietistas-Nutricionistas (GREP-AED-N).  Uztaila 2010. "Si tú comes frutas y hortalizas, ellos también lo harán"

http://www.grep-aedn.es/
info@grep-aedn.es

 

GAIAN INTERESA BADUZU: http://www.ttiklik.com/elkargunea