ttiklik blog naiz

Infernua ezagutu dugunok...

Ez dugu berriro bertara itzuli nahi.

Duela 21 urteko elurtea gogratu zuten atzo telebistan. Donostian 10zm-rainoko kapa utzi omen duen. 10 zm-ko kapa eta bideak erabat kolapsatuta.

Ondo gogoratzen ditut tenporalak iraun zituen lau egun horiek. Poliklinikan ingresatuta nengoen, garai horretarako kilo batzuk irabazita egongo nintzen eta egunero bixitak izateko 'pribilejioa' nuen. Bixitak ziren nire salbazioa, baina elurra medio, lau egun haietan gurasoak ikusi gabe geratu behar izan nuen.

Beti izan dut ur handitan sartzeko abilezia. Modu batera ez bada, bestera. Inernuan pasatako garaiak ahaztu nahi izan ditut askotan, baina nola ahaztu orain naizen pertsona egin duten garai horiek... ahaztu ez eta gainera oraingoan kontatzera animatu naiz. Agian pertsona bati lagunduko diolakoan... edo biri...edo auskalo! agian gehiagori.

Ikusi ez duenantzako.....BIDEOA: @Ttiklik: '#Anorexia suizidio geldo bat da' (link: http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/ur-handitan/bideoak/osoa/4660568/bideoa-itxaro-mendizabal-anorexia-suizidio-geldo-da/) #UrHanditan