CASTELLANO: Masaje Shantala para bebes: ¿qué es?
Haurtxoentzako Shantala Masajea: zer da?
Shantala masajeak guraso-haurren arteko lotura indartzen du, segurtasuna eta komunikazioa indartuz. Zailtasunak dauden momentuan (negarra, kolikoak, haserreak…) ezinbesteko tresna bihurtzen da Shantala masajea.
ONURAK :
(iturria: http://www.centrobizkar.com/)
- Motrizitatea kitzikatzen du.
– Garapen neurologikoa hobetzen du.
– Erlaxatzea lortzen du.
– Tentsio-erlaxazio muskular oreka erregulatzen du.
– Idorreria eta kolikoak ez azaltzeko mesedegarria da.
– Nerbio sistema egonkortzen du eta defentsak handitzen ditu.
– Arnasketa sakona eta erregularra errazten du.
– Zirkulazio eta linfa sistemaren garatze prozesua hobetzen du.
– Gorputz eskemaren ezaguera hobetzen du.
– Guraso-haur lotura afektiboa errazten du.
– Haurrari segurtasun emozionala sortzen dio.
– Gurasoen tentsioak lasaitzen laguntzen du eta haurraren beharrak ulertzen ere bai.
Baita: hezitzaile, guraso izateko bidean daudenak edo haurren mundura begira lan egiten duten profesionalak (panpinez lagunduta).
Moduak [IKUSI: HAURRENTZAKO SHANTALA MASAJEA]
- Koliko, haize eta idorreria ikastaroa : EKAINAK 28 10:00 - 12:00. Prezioa: 35€.
- “Shantala” masajeko ikastaroa: UZTAILAK 5 eta 12 10:00 - 12:00. Prezioa: 70€.
Ikastaroa:
- Teoria sarrera txiki bat: nondik datorren, nola eta noiz egin, ze olio erabili, eragozpenak…i
- Yoga ariketak.
- Masaje Shantala Teknikak.
- Hidroterapia. Bainu lasaigarria.
Apunteak banatuko dira.
Irakaslea:
Beatriz García Rodriguez, pedagogoa eta Shantala masajeko instruktorea.
Non:
TTiKLiK! ELKARGUNEA, Zelaeta Berri Plaza 3, Beasain
Izen emateak:
info@ttiklik.com // 646.502.298
Informazio gehiago: Haurtxoentzako Shantala Masajea (gazteleraz)