
Zinemaldian bete betean gauden aste honetan zine kutsu berezia izan du ere Txiribogak. Mikro tarte berri baten estreinaldia izan dugu. “Jolasten eta enrredando” du izena eta bertan parlamentuetan esaten diren perlak jasoko ditugu. Carlos Iturgaizen adierazpen batzuk gogora ekarri ditugu tarteari izena jartzerakoan, eta lehen atal honetan Alfonos Alonsok esandakoak aipatu ditugu. Izan ere zine kutsua ere iritsi da eusko legebiltzarrera. La vida de Brian filme mitikoa oinarri hartuta Alonsok galdera bota zuen legebiltzarrean: Zer egin dute espainolek gure alde? Erantzuten ere saiatu zen baino erantzunak noski ez zituen denak konbentzitu.
La verdad es que es genial. "Qué ha hecho España por Euskadi?" Y habla de pensiones (ejem), TAV (cemento para llenar los bolsillos de los amigotes), futbol (no comment) y Europa (austericidio). Pues mira, que se queden ellos con España, nosotras nos vamos. #independentzia https://t.co/H6EL7EwTp0
— Eneko Ander (@EnekoAnder) 24 de septiembre de 2018
Zintzur bustitzean Iraileko Wiki kanta entzun dugu. Trap doinuak baliatuz batua vs euskalkia debatearekin amaitzeko proposamena dakar abestiak. Turbobatua zer den jakin nahi duzu? Entzun arretaz:
Amaitzeko filme batean parte hartzeko gonbitea zabaldu dugu entzuleen artean. Napardead” izeneko filmea grabatzen ari dira egunotan “Katihotsak logia” kultur elkarteko kideak. Trilogia baten azken filmea izango da honakoa eta auzolanean grabatzen ari dira. Larunbat honetan azken bataila grabatu behar dute eta parte hartu nahi duen orori zabaldu diote deialdia. Honen inguruko xehetasun gehiago emateko elkarteko kide eta filmeko zuzendari den Beñat Iturriozekin hizketan aritu gara.