\r\n

2. Donostiako guraso batek Change.org atariaren bidez eskaera bat sortu du. Honen bidez Panini enpresari eskatzen dio emakumezko kirolariak ere kontuan har ditzala. Guk eskaera sinatu dugu! animatuko zarete zuek ere?

\r\n

\"Bonbetak\" tartean twitter bidez sorturiko bi polemika misteriotsuei buruz hitz egin dugu. Agertzen eta desagertzen diren apaizak eta esistitzen ez diren (edo bai) herriak. Psikofonia bat ere jaso dugu Iker Jimenez kasuaren harira.

\r\n

Amaitzeko \"zintzur bustitzean\" Kau kori kuraren itzulera ospatu dugu eta jada haien kantu mitikoa den \"Kolokon\" abestiarekin itxi dugu Txiriboga hurrengo asterarte.

\n"}
Ander Edo naizplus blogak

Txiriboga #3 Zergatik ez dago emakume futbolarien kromorik?

Gaurkoan edozein txiribogetan topa ditzakegun kromoen inguruan aritu gara. Youtubeko kontua omen dira "unboxing"ak baino guk  Txiribogan bat egin nahi izan dugu eta kromo pakete bat ireki dugu zuzenean. Atera zaizkigun kromoen artean ordea ez da emakume bakar bat bera ere azaldu.

Zergatik ez dago emakumezko futbolarien kromorik? Emakumezkoen kirolak duen bisibilizazio faltaren beste aurpegi bat da kromoena. Baino honen aurrean hasiak dira guraso batzuk mugitzen. Gaur egoera hau aldatzeko bi ekimen ezagutu ditugu "Fenomeno" tartean:

1. Badajozeko ama batek bere alabentzako sortu du lehen mailako emakume futbolarien kromo sorta. Twet honetan ikusi dezakezue zer nolako lan ederra egin duen

2. Donostiako guraso batek Change.org atariaren bidez eskaera bat sortu du. Honen bidez Panini enpresari eskatzen dio emakumezko kirolariak ere kontuan har ditzala. Guk eskaera sinatu dugu! animatuko zarete zuek ere?

"Bonbetak" tartean twitter bidez sorturiko bi polemika misteriotsuei buruz hitz egin dugu. Agertzen eta desagertzen diren apaizak eta esistitzen ez diren (edo bai) herriak. Psikofonia bat ere jaso dugu Iker Jimenez kasuaren harira.

Amaitzeko "zintzur bustitzean" Kau kori kuraren itzulera ospatu dugu eta jada haien kantu mitikoa den "Kolokon" abestiarekin itxi dugu Txiriboga hurrengo asterarte.