Geroz eta gutxiago falta da Gure esku dagok antolatutako giza katerako eta Txiribogan ongi prestatuta joan nahi dugunez "Motxilan" mikro tartea zabaldu dugu. Aurreko astean eguzkiaren inguruan aritu ginen, krema emateraen garrantzia etab. Kanpotik babesteaz gain barrutik ere babestu behar izaten dugu. Ura edatea garrantzitsua izaten da horrelako egunetan (ura esaten dugu baino bestelakoak ere noski) eta zenbat eskertzen dugun edari frexkoa! Honetarako izaten dira hozkailu eramangarri batzuk.
Aste honetan sarea arakatzen aritu gara eta hainbat aholku topatu ditugu hauek hobeto erabiltzeko. Hementxe batzuk:
1. Ahal bada ez sartu edari epelik: Hozkailu hauek kutxa termikoak dira, hau da tenperatura mantentzen dute, beraz zerbait beroa sartuko bagenu (izotzik gabe noski) bero mantenduko litzateke. Beraz edariak etxeko hozkailutik zuzenean hozkailu eramangarrira sartzen baditugu hobeto.
2. Hozkailua estali: Ez jarri hozkailua eguzkitan zuzenan. Ezin baduzu itzalean jarri gutxienez estali ezazu toaila batekin edo antzeko zerbaitekin.
3. Edaria hartu baino lehen ingurukoei galdetu: Ez da komeni hozkailua etengabe irekitzen aritzea, beraz zerbait hartu behar baduzu galdetu ingurukoei.
4. Izotza gainean: Guk ez dugu lehen aipatutako fisika eta kimika olimpiada irabazi baino jakin badakigu aire hotza behera doala. Beraz edaria eraman behar badugu hozkailuan izotza edariren gainean jartzea izango da egokiena.
5. Tokia aprobetxatu: Hozkailuan sartzeko botila bat ur izozten badugu biak batean izango ditugu, izotza barruko hotza mantentzeko eta hau urtzen denean ur frexkoa. Eta hauek dira gure aholkuak. Gogoratu, erabakitzeko eskubidea bai edari frexkoa erebai!