Udan, kanpotik datorren jende guzti hori ikusita, maiz galdetezen diogu elkar, «Nola ikusten ote gaitutze kanpotar horiek»?
Zarauzko bi kanpinak belgikar, suitzar eta holandarrez betetzen dira udan. Baita hondartza eta surf egiteko guneak ere, baina hortik kanpo ezer gutxi dakugu haietaz. Ikusten ez ditugulako. Ikusten ez gaituztelako. Eta ikusi nahi ez gaituztelako.
Berriki Suitzako txapelketa nazionala egin dute Zarautzen, azken hiru urteetan bezala, baina haien bideo eta web orrialdeetan ez da zarauzko udalaren harmarririk ageri, nahiz eta udalak baimena ematen duenean, gutxienez babesle gisa agertzeko eskakizuna egiten duen.
Haien edozein bideo begiratu eta haientzat ikustezinak garela ikusiko duzue. Beraz, nola ikusten gaituzten kanpotik? Ez gaituzte ikusten.