Yasmine Khris Maansri
Yasmine Khris Maansri
Itzultzailea

Saria, saritua eta saritzen duena

Udazkena Eden literarioaren sinonimoa izan ohi da. Jon Gerediagak Euskarazko Literaturaren Euskadi saria jaso ostean, pasatu den astean Frantziako Goncourt saria erabaki zen.

Aurtengoa idazle aljeriarrak Kamel Daoudek jaso du, “Houris” lanarekin. Hara! Aurrerapauso handia dirudi gaizki deituriko frankofonian, eta immigraziotik datorren edonorendako. Kategoria sozial bereko edonor poztuko litzateke. Ni ez. Elkarrizketa batean Leila Slimani idazle marokoarrari galdetu dio: «Zeintzuk dira urterik hoberenak Aljerian guretzat? Izugarrikeria esanen dut: hamarkada beltza (1991n hasitako Aljeriako gobernuaren eta matxinatu islamisten arteko gatazka armatua 2002ra arte)». Lasaitasun ederrean kontatzen duen lazgarrikeriatik harantz, guretzat gakoa da.

Gu horretan kabitzen baita Gazako genozidioa «biktima kolateral» gisa deskribatzea edo Melenchonen «ezker muturra terrorismo islamiarraren konplizea eta antisemita» dela esatea. Adierazpen guziak bereak dira. Izendapen horrek asko dio jasotzen duenaz, baina batez ere ematen dionaz: komunitate arabiarraren testigantzak onargarriak dira soilik islamofobia, orientalismoa, inperialismoa eta tentazio zibilizatzaileak elikatzen dituztenean. Orain zuek aukeratu zer irakurri udazken honetan.

Bilatu