\r\nTwitterri agur esaten dion mezuan, bizitakoa gehiegizkoa dela deritzo eta jasotako mezuen artean tximua deitzen diotenak edo ezezagunen ipurdien argazkiak ageri direnak daudela salatu du.
\r\nSare sozialetan erasotutakoen artean emakumeak gehiago direla frogatu duten ikerketak egon badaude. Marylandeko Unibertsitateak adibidez, hamar kontu faltsu sortu eta erabiltzaile horiek txatetan jasotako erantzuna aztertu zuen esperimentu batean. Emakume izena zuten kontuek izaera mehatxatzailea zuten edo sexualki esplizituak ziren 100 bat mezu jasotzen zituzten eguneko; gizonek, berriz, 3,7.
\r\n\u2018The Guardian\u2019 egunkariak antzeko ikerketa bat egin du berriki, egunkarian idatzitako albisteek jasotako iruzkinak lagin moduan hartuta. Datuek argi erakutsi dute, kazetari emakumeak direla kritiken top tena irabazten dutenak. Izan ere, hamar kazetari epaituenen artean 8 dira emakumeak.
\r\nArraza eta erlijioa ere aintzat hartu dute azterketa honetan. Hamar kazetari iruzkinduen artean dauden bi gizonak beltzak direla frogatu dute honela. Zortzi emakume horiei dagokienez, berriz, lau beltzak dira, bat musulmana eta beste bat judutarra. Emaitza esanguratsuak guztiak.
\r\nAzken hamar urteetan 70 milioi iruzkin idatzi dituzte \u2018The Guardian\u2019 egunkariko irakurleek. Iruzkinen %2 a, hau da 1,4 milioi, kudeatzaileek ezabatu dituzte arauak betetzen ez zituztela argudiatuta.
\n