\r\n
Bakixako jaietan Iurretako dantzari talde berria aritu da ezpata dantzan eta lehendabizikoz genero bazterketarik gabe osatutako dantza taldea izan da protagonista.
\r\nBakixako San Sebastian jaietan estreinatu da Iurretako dantzarien belaunaldi berria eta taldea neskaz eta mutilez osatua dagoenez, lehen aldiz dantzatu dute ohiko ezpata dantza neskek.
\r\nJulen Orbegozok partekatu du bideoa, nesken parte hartze horren berri sare sozialetan emanez.
\r\nOrain gutxi arte, ohikoa zen neskak arku-dantza edo soka-dantza modukoetan ikusten, ez ordea dantzari dantzan. Hemendik aurrera dirudienez, taldeko kide guztiek, neskak zein mutilek, dantza guztiak dantzatuko dituzte. Berritasun historiko hau dantzari belaunaldi berri bat dantzan hastearekin batera etorri da.
\n