\r\n
\r\n

#Cu\u00e9ntalo #kontaezazu Oraindik gauez portalera sartu eta atearen soinua entzuten dudan bakoitzean asaldatu egiten naiz. Nahi barik burura etortzen zaidalako gau hartan portalean nire atzetik sartu, lepotik heldu eta eraso egin zidan gizonaren itzala

\r\n\u2014 Oihana Bartra (@OihanaBartra) 2018(e)ko apirilaren 29(a)\n
\r\n\r\n
\r\n

Zarauzko jaietan herriko batzuekin topo egin eta hitz egitera gelditu. Hoietako bat eskuetatik hartu musu eta musu eman nahia azaldu zuen. Nik ezetz! Berak baietz! Herrikoak ginen, \u201cezagunak\u201d. Ezezkoa entzun eta kotxe baten kontra musua bortzki eman zidan. Ezin ahaztu.#kontaezazu

\r\n\u2014 BikiTxu BeRRItXu (@BikitxuB) 2018(e)ko apirilaren 29(a)\n
\r\n\r\n
\r\n

Maiz etortzen nintzen ilundu ostean eskolatik etxera. Autobusetik jaisten nintzen Munton, Portueneko gure etxera bidezior batetik iristeko. Beldurra gainditzeko, berokiaren txanoa jantzi eta pausuak luzeago eta baldarrago ematen nituen, mutil itxura hartzen nuelakoan#kontaezazu

\r\n\u2014 Arantza SanSebastian\uf397 (@arasanse) 2018(e)ko apirilaren 29(a)\n
\r\n\r\n

\r\n

Zenbait gizon ere batu da dinamikara, eurek egindakoa salatzeko.

\r\n
\r\n

#kontaezazu nik ere 14 urte nituela neska bati musua ez zidalako eman gauza itsusiak esan nizkion, eta wasap taldeetan askotan txiste edo irudi lizunak (emakumeenak beti) jasotzen nituenean, isiltzen nintzen, alaba nagusiak izan arte. Nire burua salatzen dut. Alabek hezi naute

\r\n\u2014 Jabi #Independentzia (@indautxukoa) 2018(e)ko apirilaren 29(a)\n
\r\n\r\n
\r\n

Leer #cu\u00e9ntalo y saber que:
-sin saberlo, a\u00fan tengo tics machistas de esta sociedad
-tengo que educar a mi hija en su derecho a la libertad y no en el temor
-tengo que educar a mi hijo para que respete la libertades de todo el mundo,tambi\u00e9n la de su hermana

\r\n\u2014 JordiAmbJ\uf56f\uf397 Indesinenter (@jordiambjota) 2018(e)ko apirilaren 28(a)\n
\r\n\n"}
Oihana Llorente NAIZ

#Kontaezazu, norbere azalean sufritutako eraso sexisten bozgorailu

Sentencia
Asko dira euren azalean sufritutako erasoak sareetan deskribatu dituztenak.

Sanferminetako bortxaketaren epaiak piztutako sumina ez da itzali eta lehen orduetan kaleetan sumatu zen bezala, sarean ere borborka dago. «Ez da abusua, erasoa da» horixe da gehien entzun den aldarria, haatik talde bortxaketaren sententziaz gainera, zigor kodea eta justizia sistema izan dira kritikaren jomugak.

Sanferminetako talde bortxaketa ez zen eraso puntual bat izan, «indarkeria patriarkalaren» beste adibide bat baizik. Hori erakusteko asko dira azken orduetan, modu ausartean euren azalean sufritutako erasoak sareetan deskribatu dituztenak.

#Cuentalo etiketak etxerako bidean gertatutako pasarte beldurgarriak jasotzen ditu, baita etxe barruko eraso izugarriak ere. Cristina Fallarás idazleak sustatuta, ehunka emakume ari dira beraien iraganeko eta gaur egungo esperientziak salatzen. Itxaro Mendizabalek jaso ditu pasarte horietako batzuk bere blogean.

Gurera ere iritsi da, eta #kontaezazu traolaren magalean badira ahotsa altxatu eta euren azalean sufritutako erasoak aletu dituztenak. Salatzeko adorea izan dutenen artean Oihana Bartra bertsolaria edota Eider Rodriguez idazlea daude.

Zenbait gizon ere batu da dinamikara, eurek egindakoa salatzeko.