Zortzigarrena Naiz

Mihia kalera ateraz dakarte Bartzelonakoek aurtengo Korrika

Trainspotting eran egin zuten deialdia Edinburgen, errezeta berezia antolatuz Liman... eta mihia ateraz Bartzelonan! Korrikaren 19. edizioak munduan hartu dituen hamaika moduren adierazgarri denak. Bartzelonako Euskal Etxea ‘Treu la llengua al carrer / atera mihia kalera’ lelopean ari da martxoaren 21ean ospatuko den Korrika indartzen (Korrika diasporan gure AGENDAn). Twitter bidez ere ari dira #ateramihiakalera aldarrikatzen.