Otegui/Otegitarren lehenengo elkarretaratzea egingo da datorren martxoaren 23an. Hitzordua, baina, Argentinan izango da, Buenos Aires probintziako Lezaman, hain zuzen ere. Euskal Herriko, Uruguaiko eta Argentinako Otegui/Otegitarrak bildu nahi dituzte bertan.
Otegitarren hitzordua Euskal Kultura.com webgunean aurkitu dugu eta bertan azaltzen dutenez, Argentinako Lezama herri honetan kokatu ziren XIX. mendean, Euskal Herritik joandako Otegui Argaya anaiak, Topaketa honetako antolatzaile nagusien aitonak. Zehazten dutenez, Estatu Batuetan bizi den Ignacio Otegui leaburuarraren, Lezama argentinarreko Rodolfo Godofredo Oteguiren eta Entre Riosko probintzia argentinarreko Liliana Oteguiren eskutik etorri da hitzordu handi hau.
Arnaldo Otegi joango al da hitzordura?