![Hiru hilabeterik behin argitaratuko da aurrerantzean ‘Elhuyar’ aldizkaria. (ELHUYAR)](/media/asset_publics/resources/000/162/259/article_main_landscape/elhuyar.jpg)
Webgunean argitaratutako ohar baten bitartez, maiztasuna murriztuko duela iragarri du ‘Elhuyar’ aldizkariak.
«Testuinguru ekonomiko zail honetan, non urriago gabiltzan baliabidez (salmenten eta diru-laguntzen jaitsiera), are premiazkoagoa zaigu ‘Elhuyar’ aldizkarian murrizketak egitea, Elhuyarren jarduerako beste arlo batzuetan bezala».
Era honetan, martxoko alearen ondotik, hiru hilez behin plazaratuko dute paperezko edizioa, hau da, ekainean, irailean eta abenduan kaleratuko dituzte hurrengo zenbakiak.
«Paperean ezin dena webgunearen eta sare sozialen bidez lantzeko asmoa» agertu du aldizkariaren zuzendari Eider Cartonek.
2 asmo: Paperean ezin dena Interneten lantzea Kopuruari eutsi ezinak kalitatean eraginik izan ez dezan lanean segitzea @elhuyaraldizk
— Eider Carton (@eidercarton) marzo 24, 2015
1986an sortu zen ‘Elhuyar’ aldizkaria zientzia eta teknologia euskaraz jendarteratzeko helburuarekin. Lehen hiru urteetan bi hilabeterik behin argitaratzen zuten, eta orduz geroztik hilabetero izan da kioskoetan. Garai berriei ere egokituta, proiektu digitala ere martxan dute, kultura zientifikoa webgunearen bidez hedatzeko.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)