![Fundazioak negozio txikiei laguntza digitala eskainiko die. (Monika DEL VALLE / FOKU)](/media/asset_publics/resources/000/692/137/article_main_landscape/tienda.jpg)
Covid-19ak eragindako osasun krisia dela eta aurrez aurreko jarduera ia guztia eten da, eta kaltetuenak enpresa txikiak eta artistak izan dira. Egoera honen ondorioz negozioaren ateak itxi behar izan dituzten ostalari, merkatari eta artistei laguntzeko ekimena abiatu du PuntuEus Fundazioak.
Dinahosting eta Cdmon erregistratzaileekin lankidetzan, enpresa horiei digitalizatzen lagunduko diete, doan. Jarduerak edo proiektuak digitalizatzeko beharrezko baliabideak eskaintzen zaizkie ‘Ireki ate berri bat’ ekimenaren bitartez webgunerik ez duten profesionalei, .eus domeinua eta zerbitzaria urtebetez emanez.
Horri esker, euren online presentzia indartu ahalko dute eta jarduera internet bidez kudeatzen jarraitu ahalko dute, hala nola, enkarguak jaso edo eskaintzen dituzten zerbitzuak ezagutzera eman. Gainera, domeinuarekin batera helbide elektroniko bat ere jasoko dute programan parte hartzen dutenek.
Laguntza eskatzeko Fundazioaren webgunean izena eman behar da. Horrez gain, webgune bat pausoz pauso nola sortu azaltzen duten hainbat bideotutorial daude PuntuEus-en Youtubeko zerrendan. Bideo hauek kaixomundua.eus hezkuntza-proiekturako sortuan izan badira ere, baliagarriak izango dira informatika ezagutzarik gabe webgunea sortu nahi duten profesionalentzat.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)