Osagaiak 6 lagunentzat
Orea: 180 g irin, arrautza txiki 1, 50 ml esne, 50 g gurin, koilarakadatxo bat legami hauts, gatza. Betegarria: tipulina bat, 350 g ziazerba, 100 g pinazi, 50 g urdaiazpiko ondu, 2 arrautza, 300 ml esne-gain, 250 g ahuntz gazta, olioa, gatza, piperbeltz zuria.
Zailtasuna 3
Orea:
1. Irina mahai gainean jarri eta erdian zulo bat egin, sumendi baten antzekoa.
2. Erdian gatz pixka bat, arrautzak, legamia eta bigundutako gurina jarri. Nahasi irina beste gai guztiak irensteko moduan, guztiak bereganatu arte.
3. Tapatu eta hozkailau ordu betez beratzen utzi.
4. Tarta molde bat gurinez igurtzi. Arrabola batekin orea zabaldu eta moldea bete. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 10 minutuz.
Betegarria:
1. Txikitutako tipulina olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Ziazerbak garbitu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
3. Urdaiazpikoa txikitu.
4. Pinaziak gorritu.
5. Esne-gaina eta arrautzak irabiagailuarekin nahasi. Ziazerbak, pinaziak eta urdaiazpikoa gehitu eta nahastu. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota.
6. Moldean aurreko nahasketa jarri, eta gainean zerrendatan moztutako gazta.
7. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 20 minutuz.
8. Moldetik atera eta sei zatitan moztu.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)