Amagoia Bilbao

Erreboiloa patata eta txirlekin

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

ELTZEAN
Osagaiak 4 lagunentzat
1,5 kilo erreboilo, 3 patata, 2 tomate, tipula bat, baratxuri ale bat, 250 g txirla, ardo zuria, salda, olioa, gatza.
Zailtasuna                        2              

1. Erreboiloa garbitu eta zatitu. Gatza bota.
2. Eltze batean txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.
3. Txikitutako baratxuria eta tomateak gehitu eta erregosi.
4. Patatak zuritu eta zerrendatan moztu. Barazkiekin batera jarri eta arin erregosi.
5. Ardo zurrusta bat eta baso bat salda gehitu eta 15 minutuz egosi.
6. Arraina eta txirlak gehitu eta 8 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.

LABEAN
Osagaiak 4 lagunentzat
1,5 kilo erreboilo, 3 patata, 2 tipula, 250 g txirla, ardo zuria, salda, olioa, gatza.

Zailtasuna                             2

1. Erreboiloa garbitu eta osorik utzi. Gatza bota.
2. Patatak zuritu eta zerrendatan moztu. Urarekin 5 minutuz egosi eta xukatu.
3. Zerrendatan moztutako tipula eta olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
4. Azpil batean hurrenez hurren patata, tipula eta arraina jarri. Gainetik ardo pixka bat bota.
5. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 15 minutuz.
6. Zartagin batean txirlak olio zurrusta batekin erregosi, ireki arte.
Arraina plateretan jarri eta gainetik txirlak bota.