![(GETTY IMAGES)](/media/asset_publics/resources/000/776/929/article_main_landscape/codorni.jpg)
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
8 galeper, tipula bat, 2 baratxuri ale, 400 g barrengorri, koñaka, olioa, perrexila, gatza.
Zailtasuna 2
1. Galeperrak garbitu eta osorik utzi. Gatza bota.
2. Zartagin bat olio zurrusta bate-kin berotu. Galeperrak bina bota eta frijitu. Egin su bizian barneal-dea mamitsu gera dadin. Atera.
3. Labean sartzeko azpil batean galeperrak jarri. Labe beroan sartu, 180ºC-an, 25-30 minutuz.
4. Txikitutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
5. Barrengorriak garbitu eta zerrendatan moztu. Tipularekin batera jarri, koñaka pixka bat bota eta erregosi. Gatza eta txikitutako perrexila bota.
Plateretan barazkiak jarri eta gainean bina galeper.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
8 galeper, 2 tipula, 3 baratxuri ale, 500 g patata, 2 baratxuri ale, 50 ml ardo zuri, olioa, ezkaia, gatza.
Zailtasuna 2
1. Galeperrak garbitu eta osorik utzi. Gatza bota eta olioz igurtzi
2. Labean sartzeko azpil batean galeperrak, ardoz, ezkaia eta zapaldutako baratxuriak jarri. Labe beroan sartu, 180ºC-an, 25-30 minutuz.
3. Patatak eta tipulak zuritu eta zerrendatan moztu.
4. Zartagin batean olio ugari berotu eta barazkiak frijitu. Xukatu.
Plateretan barazkiak jarri eta gainean bina galeper.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)