Pasa den asteburuan Hernaniko kiroldegian izan ziren NAIZ kontzertuen ‘aftermovie’-a argitaratu du NAIZek.
Lau talde aritu ziren oholtza gainean: Skakeitan, Brigade Loco, Des-kontrol eta Zea Mays. Kontzertuek eredu mistoa izan zuten, hau da, ikusleek emanaldiak kiroldegian bertan edota etxetik zuzenean gozatzeko aukera izan zuten Taom eta Fokuren ikus-entzunezko ekoizpenari esker.
Guztira bederatzi kamera erabili ziren, hogei langile eta hamabost boluntario aritu ziren lanean. Lau kontzertu hauek irekian emango dira berriz aurtengo udaberrian NAIZen.

Musika
«Detrás de cualquier lujo hay un crimen»

Osasuna
La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Musika
El cantante estadounidense y exmarine Zach Bryan se casa en la Parte Vieja donostiarra

Kultura
Edinburgoko Hogmanay jaialdiak euskaraz kantari agurtu du urte berria

Kultura